Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Maiatza »  Iritziak »  Enekoitz Esnaola

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : puntie ateaiez

Ondorioa eta muina

Enekoitz Esnaola

Imajinatu Eusko Legebiltzarra gose greban Madrili planto egiteko, Madrilek erabaki politiko bat ez duelako errespetatzen", zioen Carlos Garaikoetxeak orain dela sei urte elkarrizketa batean. Harrezkero Gasteizko legebiltzar hankamotz horrek onartu izan du presoak Euskal Herrira ekartzeko proposamena, baina Madrilek jaramonik ez. Eta Eusko Legebiltzarrak gose grebarik ez.

Herriak bai. Azpeitiarrak, adibidez; lehengo hilean, esaterako, hainbat gaztek. Eta hilaren 25ean Presoak herrira eskatuko da berriro.

Ez da etsi behar, baina ez da ahaztu behar presoen arazo larri hori gatazka politikoaren ondorioa dela, ez muina. Euskara, lurraldetasuna, hezkuntza, kultura... dira muin. Horregatik borrokatzen dira presoak. Herria, ordea, presoen preso da maiz. Eta ez da komeni.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak