Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Maiatza »  Iritziak »  Leire Ostolaza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : akullue

Ibai bazterretako zikinkeria

Leire Ostolaza

Heldu da udaberria eta giro ederrak berak gonbidatzen gaitu ingurunera begiratu eta naturaz gozatzera. Arrantzale gazte ugari ikus dezakegu ibai bazterretan eta ziurrenik haiek izango dira zerrikeria aurrena ikusten dutenak.

Azkeneko euriak aprobetxatuz Ibai Ederren zaborra hustu duenik bada, eta horren lekuko gara guztiok, nahiz eta ezer egiten hasteko adina ez zaigun axola.

Joan den hileko asteazken batean, apirilaren 17an, neure etxeko leihotik ikusi ahal izan nituen goitik behera zetozen egur txapa zatiak. Ibaiaren bazterretan itsatsirik gelditzen dira eta bertan diraute uraren maila berriro hazten den arte. Gainera, olio edo gasoilak ere ikusi ohi ditugu sarritan ur gainean, guztiok ahazten baitugu arraska zulotik behera botatzen dena ibaira joaten dela. Depuradoraren izenean zenbat gaitz harrapatzen ote dute dauden amuarrain apurrek, eta haiek bezalatsu daukagu guk arrisku hori, arnasten dugunaz konturatzen bagara.

Gure etxeetako leiho eta balkoiak garbitu orduko, hauts ilun eta astun batek estaltzen ditu, eta nork daki ez ote dituen gure erraiak erremediorik gabe zikinduko.

Hau da zikinkeria!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak