Zenbat buru, hainbat aburu
: bota bertsue
Mamu bat
Jokin Uranga
Egiaren aurrean
gezurrak ordago
alkatea portatu
da oso pikaro
orain epaitegitik
behar dugu igaro
nahiz hortik gauza onik
ezin den itxaro
lokalak merezi du
hori ta gehiago
Kukurruku egin du
Bastida oilarrak
gainera ditu oso
intentzio txarrak
baina guk ere bildu
ditugu indarrak
zer eginik ez duela
badaki herritarrak
mamu askoren aurka
fantasma bakarrak
|