Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 14,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Maiatza »  Ramon Etxezarretari elkarrizketa »  1979tik 1987ra zinegotzi Azpeitian

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketa : Odon Elorza, euskara eta militantzia

1979tik 1987ra zinegotzi Azpeitian

Zu Azpeitian ere izana zaude zinegotzi. Zer garaitan?

1979tik 1987ra. Euskadiko Ezkerretik. Lehendabiziko legegintzaldian, Eseiko jendearekin-eta Xabier Aranguren Xerraie, Leandro Larrea eta Maria Angeles Amenabar ziren gure taldeko beste hiru zinegotziak. Bigarrengoan, EE bezala jada, Laxaro Azkune eta biok izan ginen. Oraindik ez dut galdu harreman pertsonala batzuekin; adibidez, Jose Mari Bastida alkatearekin ondo konpontzen naiz; nire azken urteetan jarri zen alkate.

Nolako oroitzapenak dituzu orduko garaiaz?

Onak, eta, gainera, denbora pasatu ahala, hobeak. 1979tik 1983ra dena ilusioa zen. Orain politikan sartzen gara "beno, ea hau, ea hori…" esanez bezala. Orduan, berriz, dena lortzera gindoazen. Lau urte haietan denok genuen aurreko desastrearen kontzientzia, eta denok elkarri tranpa gutxi egin genion; zentzu horretan ondo konpontzen ginen kuadrila ginen. Bigarrengo legegiltzaldian, gehiengoa-gutxiengoa ezartzen hasi ziren eta…; pertsonalki harreman ona izan genuen ordea, igual aurrenekoan baino eskasagoa izan arren.

Zer lortu zenuten? Zeozer berezia bai?

Gure alderdiak, batik bat, talante bat aportatzen zuen, kudeaketa baino gehiago. Kudeaketa EAJk zeukan. Gogoratzen naiz anbulategia lehengo kartzelan egiteko zer iskanbila egon ziren Azpeitian. Guk proposatu genuen hori. Lehen legegintzaldian, sasoi batean neu egin nintzen euskara arloaren kargu, eta plan bat egin genuen, udaletxetik euskarazko aldizkari bat ere atera genuen, Herri Hotsa izena zuena, egunkari formatoan, Udaleko aurrekontua-eta azalduz, batzorde bakoitzak bere kontuak idatzi zituen... Ez zidaten utzi bigarrena ateratzen. Bestetik, Pako Aristiren aurreneko liburua adibidez Azpeitiko Udalak argitaratutakoa da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak