Elkarrizketa
: Ramon Etxezarreta - PSE-EEko zinegotzia Donostian
Urrestildarra Urrestillan
Askotan joaten al zara Urrestilla aldera?
Bai, joaten naiz, askotan. Azpeitira gutxiago; ez dut kontrolatzen jada Azpeitia. Urrestillan lagun asko ditut, eta lagunek zure txarra ere barkatu egiten dute.
Baina ez zaizu erosoa egingo Urrestillan bizkarzainekin ibiltzea?
Egia esan, niri ez zait horretaz hitz egitea gustatzen.
Egunkaria-n horretaz artikulu bat idatzi berri duzu, ordea…
Nik asko sufritzen dut, baina horrek ez du esan nahi arrazoia dudanik. Era berean, nik presoen amekin hitz egiten dut, presoen senideekin ere bai, eta badakit zer sufritzen duten, baina horregatik arrazoi politikoa zer emanik ez daukat.
|