Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Maiatza »  Nekane Zelaia, ikaslea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hantxe bertan : Nekane Zelaia (Ikaslea)

"Klasiek emateko modue hobio den hemengo eskolakue"

Nerea Aranburu

Zazpi hilabete die Erasmus bekien bidez, Nekane Zelaia arkitekturako ikaslie Portugalea jun zana ikastea. Han, Arkitekturako maila bat eiten ai da.

 

Nolako herriye da Coimbra?

Coimbra Portugaleko herrixka bat den, Unibertsitatien inguruen osauteko herriye, hain zuzen. Hasieran, zahar itxura haundiye zauken, baño badin bere graziye. Herri osue aldapaz beteta zion, eozein lekuta juteko aldapa mordo bat iyo ta jeitsi ber ditun.

Ikasketa mundue nola zion hor?

Donostiko eskoliekin konparaute ondo. Eskolie (unibersidadie), nahiko eskasa ta zaharra den. Adibide bat jartzekotan esango ninenan, eskolan berogailuik ez daola. Hotza eiten dun egunetan klasea jun ta hotzak izoztuta gelditzen haiz. Klasien eskularruek jantzita eon ber izaten dineu batzuetan. Unibersidadeko sistemiei buruz esan, klasiek emateko modue hobie dala hemengo eskolakue. Donostiyen, esateako, klase praktikuek bakoitzek bere kasa etxien ein ber izaten ditxin. Alde hortatik, behintzet, hemen hobeto antolaute daola esango ninenan.

Asteko egun bat nolakue izeten den?

Goizez klasea juten naun. Klasiek portugesen puntualidadiekin hasten ditun; ordu erdiye beranduo, alegiye. Geo, bazkaltzen kantinatan gelditzen gaitun. Hemen bazkaltzie oso merkie den, 1,60 euro. Arratsaldie lanak eiten pasatzen dineu. Eta iluntzien, zinea eo hemengo lagunen baten etxea juten gaitun afaltzea.

Ta gero juerga?

Juerga eiteko herri ona den. Hemen eozein egunetan zion juerga eiteko aukerie. Ikasle herri bat izenda, egunero zion giro ona, baita jai iluntzetan eo astelehenetan’e.

Azpeitiye faltan botatzen al den?

Bai, asko gañea. Honea etorritakuen hemengo giroa ohitzen haiz, baño hala’re asko akordatzen haiz horkuekin. Sansebastianetan hemen gure danborradie partikularra antolau ginenan.

HANGO JENDIE«Donostiko unibersidadien Erasmuseko ikasliek etortzen dienien, ez zienau kasoik eiten. Hemen, berriz, harreman estuago zaukenau bertako ikasliekin»

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak