Aurrera ekarrita
Aurtengo gai zehatz batzuk
Nerea Uranga
Udalak aurten ere baditu proiektu berriak: Urrestillako ur hornidura, Loiolabideko eta Sanjuandegiko bidegurutzeetan errotondak, eta zenbait auzotako urbanizazio lanak. Iaz hasi ziren beste proiektu batzuek jarraipena izango dute; hala nola, igerileku irekiak. Eta Basazabaleko Kultur Etxearen proiekturako, iaz ez bezala, 300 mila euro jarriko dira.
Urrestillan ur hornidura. Urrestillan hur hornidura berria egin nahi da; hau da, Azpeitiko herrigunean edaten den ur bera bideratuko da. Horretarako eta ur hornidura orokorrerako, aurrekontuan 282 mila euro (47 milioi pezeta) bideratzea erabaki da. Iaz, 30 mila euro (bost milioi pezeta) izan ziren.
Bidegurutzeak. Loiolabideko bidegurutzean eta Sanjuandegiko bidegurutzean bi errotonda egingo dira. Berez lan hau Gi-puzkoako Foru Aldundiari dagokio, baina luze jotzen ari dela-eta lan honen ardura Udalak hartzea erabaki du: Loiolabideko bidegurutzerako 360 mila euro (60 milioi pezeta) eta Sanjuandegikorako 601 mila euro (100 milioi pezeta).
Urbanizazio lanak. Foru Ibilbidea 48 mila euro (8 milioi pezeta), Jose Artetxe kalea 60 mila euro (10 milioi pezeta), Harzubia kalea 240 mila euro (40 milioi pezeta), Sanjuandegi auzoa 210 mila euro (35 milioi pezeta) eta beste urbanizazio lan batzuk 180 mila euro (30 milioi pezeta).
Sanjuandegin ludoteka eta zaharren egoitza. Sanjuandegiko jubilatuen egoitzarako 240 milioi (40 milioi pezeta) aurreikustea erabaki da eta Sanjuandegin ludoteka berri bat egiteko, berriz, 180 mila euro (30 milioi pezeta).
Basazabal. 300 mila euro (50 milioi pezeta) jarri dira. Iaz, 30 mila euro (bost milioi pezeta) jarri zituen Udalak kultur etxearen proiektua egiteko.
Kirol instalakuntzak. Futbol zelaia 54 mila euro (9 milioi pezeta), igerileku irekiko berdegunea zabaltzeko 150 mila euro (25 milioi pezeta), igerileku estalia 72 mila euro (12 milioi pezeta), Izarraitz pilotalekuan igogailua jarri eta goi-errendimenduko kirolarientzako lokal bat egokitzeko 276 mila euro (46 milioi pezeta) eta Xoxoteko aterbea berritzeko, berriz, 60 mila euro (10 milioi pezeta) bideratuko dira Kirol Batzor-detik.
Euskara. Kultura Batzordetik euskarari 163 mila euro (27 milioi pezeta) bideratuko zaizkio. Iaz, 124 mila euro (20 milioi pezeta) izan ziren.
Komunikabideak. Kultura Batzordetik Kaito Telebistari eta Uztarriari 30 mila euro (bost milioi pezeta) aurreikusi zaizkie. Iaz, 36 mila euro (sei milioi pezeta) ziren. Uz-tarriak aldizkarirako hiru milioi pezeta es-katu ditu, weberako milioi bat pezeta. Az-peitian Zer? udal aldizkariak 63 mila euro (10,6 milioi pezeta) jasoko ditu Goi-karguak Batzordetik.
Garapen komunitarioa. Garapen komunitarioaren barne emakumeei buruzko plan bat jarriko da abian. Honetarako, 18 mila euro (hiru milioi pezeta) jartzea erabaki da, eta diru laguntzetarako, berriz, 58 mila euro (9 milioi pezeta).
Festetako programa. 30 mila euro (bost milioi pezeta) jarri dira; iaz 24 mila euro (lau milioi pezeta) ziren.
Argitalpenak. Goi-karguak Batzordetik argitalpenetara 66 mila euro (11 milioi pezeta) bideratzea aurreikusi da iaz bezalaxe.
Ingurumen azterketak. Ingurumen Batzordetik azterketak egiteko 24 mila euro (lau milioi pezeta). Iaz 72 mila euro (12 milioi pezeta).
|