|
|
|
Aurrera ekarrita
Ohiko udalbatzar bakarra azken urtean
Nera Uranga
2001eko ekainaz geroztik, ia urtebetean, ohiko udalbatza bakarra egin da Azpeitiko udaletxean. Hilero-hilero egin izan dira udalbatzak, baina ia denak ezohikoak. Ezohikoak egin diren batzuetan eguerdian egin dira, eta ez, bestela bezala, iluntzetan. Batasuneko udal ordezkariek Jose Maria Bastida alkateari kritika egin diote azkenaldiko udalbatzen dinamikarekin ados ez daudelako. "Ezohiko batzarretan ezin da gai desberdinez hitz egin eta eztabaidatu, bertan esandako iritziak ez baitira gero aktan jasotzen. Kontu honetan, legeak dioenez, hiru hilabetean behin ohiko udalbatza bat egin beharra dago. Gero batzuk nahi duten interpretazioa eman nahi diote lege honi". Dena den, alkateak Batasunekoei esan die, hauek diotenez, maiatzean ohiko batzar baterako deia egingo duela.
|