Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Maiatza »  Udaleko aurrekontuak ohiko bidetik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Aurrera ekarrita : Aurrekontuak

Udaleko aurrekontuak

Nerea Uranga

Berriz ere urtea aurreratuxe zela onartu dira 2002. urteko udal aurrekontuak. 20,7 milioi euroko aurrekontua du (3.454 milioi pezeta)

Azpeitiko sahiesbidean bi errotonda egitea aurreikusten da 
Basazabalerako 300 miloi eruo jarriko dira 

Aurten ere, azken urteotan bezalaxe, urtearen lehen hilabeteak aurrera egin eta gero onartu dira udal aurrekontuak. Orain bi urte martxoaren 29an onartu ziren, iaz martxoaren 27an, eta aurten apirilaren 29ko udalbatzan. EAJko eta EAko zinegotzien onespenez erabaki zen eta Batasunekoek ezezko botoa eman zuten.

Eduki eta diru aldetik ere aurreko aurrekontuen antzekoa da aurtengoa. Hain zuzen, aurtengo udal aurrekontu propioa 16,9 milioi eurokoa da (2.822 milioi pezeta) eta aurrekontu osoa —Azpeitia Lantzen S.A., Lapatx zabortegia S.A., Euska-ra Patronatoa, Kirol Patronatoa eta 4R Fundazioko aurrekontuak gehituta— 20,7 milioi eurokoa da (3.454 milioi pezeta). Udalean erabaki den aurrekontua udaleko EAJko eta EAko ordezkariek adostutakoa izan da.

Udaleko Batasuneko ordezkariek euren udal aurrekontuetarako proposamen bat aurkeztu zieten beste bi alderdiei, baina honek ez zuen aurrera egin. "Guk Udalean erabaki diren aurrekontuetan ez dugu ezertan parte hartu. Geuk alorrez alor proposamen batzuk egin ditugu, baina kuantifikatu gabe. Proposamen horiek teknikoek balora ditzatela eskatu dugu, besteen aurrekontuak egin ohi diren bezalaxe"”, esan dute Batasuneko zinegotziek.

URTEROKOAK. Batasuneko proposamen batzuk urterokoak dira, "baina urtero erantzunik ez dutenak", honakoak dira: 32 orduko lan astea udaletxean, goi karguen soldatak jaistea eta lan egutegia Euskal Herriko nazio ikuspegi bati egokitzea. "Lan astea murriztu eta ordu extrak kenduta, bederatzi lan postu sortuko lirateke", diote Barne Batzordeari dagokion proposamenean. Euskara alorrean Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian "euskalgintzaren eta gizarte eragileen parte hartze zuzena eta adostua eta Aholku Batzordearen eraketa zabala" proposatu dute Batasunekoek, baita Euskara Patronatoa euskalgintzari zabaltzea ere. Gizarte Zerbitzuetan proposamen ugari urteetan eskatzen ari direnetarikoak dira; horietako bat: "Soldata soziala, lanbide arteko gutxienekoa ziurtatzea, bai pentsiodunei eta bai langabetuei ere". Kultura arloan berriz, besteak beste, Kulturako Aholku Batzorde bat osatzea proposatu dute Batasunekoek.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak