Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Apirila »  Arantxa Olaizola, igeriketa irakaslea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zu zeu! : Arantxa Olaizola (Igeriketa irakaslea)

"Lehen erropa ta guzti askotan saltau ber izeten gendun"

Ion Aranburu

Azpeitiko igerilekue iriki zanetik ai da Arantxa bertan lanien. Harei eskerrak azpeitiar askok ikixi du igeriyen, ta oindiken’e beste askoi erakusteko asmue dauke.

Arantxa Olaizola  (Ion Araburu)
  • Igeriyen jende asko al dabil?

Ba bai. Hasierako urtietan jendie nobedade bezela etortzen zan, baño oin geo ta jende geyo etortzen da.

  • Noiz ibiltzea jende geyen?

Goizeko zazpiretan-da langile asko etortzen da lanea jun aurretik igeriyen eitea. Egunien zehar ordu batzuk eoteye flojuek, baño beti dabil jendie. Medikuek gomendaute’re jende asko etortzen da. Zenbait momentuten igerilekue txikiye gelditzen da.

  • Nolatan hasi zinen igeriten erakusten?

Nei bizi guztiyen gustau izentzat kirola eitie. Kirol pila bat praktikau ditut. Igerilekue zabaldu ber zala enterau ginen, ta ordun ikastaro batzuk ein ginuzen Gasteizen. Hemen lanien hasteko azterketa batzuk pasau ber zien, hauek ein da ja lanien hasi giñen, nere anaye, Maixabel Azurmendi eta ni neu.

  • Ta zenbat denbora damakizu lan hontan?

Igerilekue bea iriki zanetik nabil hemen lanien; ba oin dala hogei urtetik justu. Pentsau hogei urtien zenbat jende pasau dan hemendik! Hogei urte denbora asko da, baño atzea beitutakuen azkar pasau diela konturatzen naiz.

  • Ze adineko jendie ibiltzea geyen bat?

Adin danetakuek ibiltzen die. Bi urteko umientzako ikastaruek dauzkeu ta jubilauetan, berriz, 75 urteko bat’e badaukeu. Bataz besteko bezela, 45 urte eongo da.

  • Sustoik izen al dezu sekule?

Hasieran jendiek ez zakiyen nun kubritze zuen ta askotan erropa ta guzti saltau ber izeten gendun.

  • Itsasoko ude ala pistinakue nayo?

Aukeran itsasokue nayo, osasunentzako hobio da, baño urtien zier ezin izeten da itsasuen ibili. Nik urtero eiten det Getari-Zarautz zeharkaldiye.

  • Uderie gerturatzen hasten danien jende geyo animatze al da pistina etortzea?

Egualdiyek hobetzen hasten danien langiliek-da nayo izeten debe kanpoko kirolak praktikatzen-da hastie. Baño beti etortzen da jendie igeriyen eitea

  • Oin zenbat jende dabil?

Gutxi gora-behera egunero 400-500 lagun ibiliko die muskulaziyuen ta pistinan. Eskolatiken’e umiek etortzen die Diputaziyuek lagundutako ikastarueta. Zenbait ordutan igerilekue txiki gelditzen zaku egotean jendiekin.

TXIKITAKO AMETSA. "Beti gustau izen zat kirola eitie ta nere biziko parte garrantzitsue da. Kirolakin harremana dauken lanen bat eitie nahi nuen ta lortu ein det"

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak