Zenbat buru, hainbat aburu
: webeko eztabaidie
Webeko eztabaida
GAIA: EHNA agiria tramitatzeko Udalak jarri behar al ditu baliabideak? Hona gutun sorta bat:
Beste txartel bat?
EHNAren jabe izateak abertzaletasunaren maila ofiziala neurtzen badu, neurri-tresna kaskarra dela iruditzen zait. Paper edo plastiko zahar bat gehiago poltsikorako: Euskal Herriko nortasuna, Espainiako nortasuna, ezkondutakoa, kiroldegikoa, Realekoa, Lagun Onak-ekoa, mendizaleena, Gurutze Gorrikoa. Txartelak ematen al didate NORtasuna? Dena den, nahi duen orok lor dezake EHNA, eta Azpeitiko Udalak erraztu dezala.
Ximela
Herritarron esku
Zalantzarik gabe, bai. Udalak bere gain hartu beharko lituzke. Dena den, Udalak egingo duela edo ez duela esateak ez du gehiegi balio. Hori, neurri handi batean, herritarron esku dago. Guk, baldin eta hala nahi badugu, Udala presionatu beharko dugu, neurri hori har dezan. Eta nire ustez, EHNA ez da, Ximelak esaten duen bezala, alferrikako gauza bat. Herri honen eskubideak aldarrikatzeko tresna garrantzitsua izan daiteke. Baina hori bai: helburuak ez du izan behar EHNA tramitatzea eta ateratzea, DNIren ordez erabili beharko dugu, zerbait lortu nahi bada.
Eme
Gakoa
Nik uste dut Eme-k esan duen horretan dagoela gakoa. Alegia, behin tramitatu eta gero, ahalik eta erabilera ofizialena eman behar dio tramitatu duen erakunde horrek –kasu honetan Azpeitiko Udalak, ezta?–. Nik ere uste dut Azpeitiko Udalak EHNA tramitatu beharko lukeela. Berez defenditzen omen dutena praktikan jartzen hasteko ordua ere badute zenbait alderdi ustez abertzalek, baina orain artekoa ikusita...
Naxi
Udalak ardura
Azpeitiarren zati handi baten nahi nagusi izanik, Udalak bere gain hartu beharko luke azpiegituraren ardura eta nahi hori asetzeko pausoetan lagundu. Bada garaia EAJk bere abertzaletasunaren seinaleren bat agertzeko.
Martin
|