Zenbat buru, hainbat aburu
: puntie ateaiez
Sinbologiak eta terminologia
Enekoitz Esnaola
Juridikoki existitzen ez den nazio batentzat oso garrantzitsuak dira sinboloak. Horregatik da ona EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Aitormena) sortzea; gainera, agiri praktikoa ere bada. Gurean, Bai Euskal Herria-ri-k Udalari EHNA tramitatzeko eskatu berri dio. DNI tramitatzen du Udalak...
Juridikoki existitzen ez den nazio batentzat oso garrantzitsua da terminologia politikoa. Gurean (ere), udatik Azpeitia. Euskadi / Pais Vasco. Ongi etorri, bienvenidos, welcome, bienvenuts seinaleak daude. Begiko mina egiten du Euskadi ikusteak, Euskadi ez baita ezer, Sabino Aranak asmatutako hitz madarikatu bat baino ez. Bai Euskal Herriari-k ez du zertan Udalaren baimena izan seinaletan gainetik Euskal Herria kartela jartzeko. Eskerrik asko, muchas gracias, thank you, merci beaucoup, kasu horretan.
|