Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 23,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Apirila »  Iritziak »  Sokamutila desagertu omen dela

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : akullue

Sokamutila desagertu omen dela

Leire Ostolaza

Frontoi Txiki aldamenean jarri zuten brontzezko eskultura berria otsailaren 10ean. Hilabete bat iraun du bere lekuan zezenak eta bere aurrean sokamutilak. Joan den martxoaren 16an desagertu egin omen zen sokamutila. Desagerketa dela-eta hipotesi desberdinak entzun ahal izan ditugu azken egunetan kalean eta horietako batzuk agertu nahi nituzke txoko honetan:

  • Lapurreta. Irudiak brontzezkoak omen dira, eta beharrean zegoenen batek eraman ote duen esaten da, brontzea urtu eta pisura saltzeko.
  • Antitaurinoak. Zenbaitek dio zezenketen aurkakoek eramango zutela, zezena hobeto egongo zelakoan sokamutilik gabe.
  • Mozkorrak. Hauxe da indar handien duen hipotesia. Izan ere, denok dakigu zenbaitzuk muturra berotutakoan edozer egiteko gai direla, eta batek besteari baietz eta honek ezetz esan eta konturatzerako astakeria galantak egin daitezkela.

Kontu hauek guztiak entzun ditugu, beraz, azkenaldian, eta nire uste apala zera da: sokamutilak, Azpeitiko gazte bat izanik, eta azkenaldiko gertakizunen ondoren, alkatea salaketa jartzera etorri baino lehen hanka egitea pentsatu duela.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak