Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Apirila »  Iritziak »  'El Diario Vasco' dela eta

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : amuko zubitik

'El Diario Vasco' dela eta

Jabier Altuna

El Diario Vasco-ren jabeak zein diren eta zer alderdi politikoren inguruan dauden badakigu, baina ez dut El Diario Vasco anti-euskalduntzat hartzen; antiabertzalea baliteke. Euskararen aurka dagoenik ere ez dut uste; alde, izerdi handirik bota ez duela ere egia da eta egin duena (?) beharrak edo interesak bultzatuta.

Hala ere, Azpeitia bezalako herrietan gehien saltzen den egunkaria izateak zenbait gauza esan nahi ditu:

  • El Diario Vasco egunkariaren "linea editorialari" kasurik ez diogula egiten (behar bada inor gutxik irakurtzen dituelako editorialak) eta, esan den bezala, Reala, Azpeitiko berriak, eskelak, ohitura... arrazoi hauengatik irakurtzen dugula.
  • Benetan pentsatuko bagenu antieuskalduna dela, askok ez lukete erosiko (ez zait iruditzen ABC-k daukan "linea editoriala" jarraituko lukeen egunkaririk salduko zenik).
  • Ez zaizkit gehiegi gustatzen egunkari hau erostea kritikatuz erabiltzen diren arrazoiak; ea bada, zer esan nahi da? Deia, Gara edo Euskaldunon Egunkaria bakarrik irakurri behar genituzkela? Eta gero zer: hor ere sailkapen bat egin behar al da zein den euskaldunagoa jakiteko? Eta behar bada, El Diario Vasco irakurri ezin badaiteke, TVE, Antena 3, Tele 5 eta beste hainbat irrati ere ez. Ba al da norbait hau egiten duenik? Non dago neurria? Estudio Estadio bai baina Telediario ez? Edo Estudio Estadio ere ez genuke ikusi behar? Gure herrian argi dago El Diario Vasco irakurtzen dela baina EAJ-PNVri, EAri eta Batasunari ematen zaiela botoa; nik behintzat neure euskalduntasuna ez dut zalantzan jartzen egunkari bat edo beste irakurtzeagatik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak