|
|
|
Zenbat buru hainbat aburu
: hitzaldiye
Euskara Euskal Herriko Epaitegietan
Aitor Idiakez (Abokatu Euskaldunen Sindikatuko kidea)
Martxoaren 13an Aitor Idiakez, Abokatu Euskaldunen Sindikatu-ko kidea, EHEek deituta, Euskara epaitegietan gaiaren inguruan aritu zen, I. Kulturaldiaren barnean. Hona hitzaldiko sorta bat:
Euskal Herriko hiru eremu administratiboetan euskarak pairatzen duen egoera desberdina da:
- EAE: 1979ko Estatutuak 6. Artikuluan aurreikusten duen ofizialtasuna ez da praktikan bermatzen.
- Nafarroa: Foru Hobekuntzak eta Ley del vascuence-k ofizialtasuna osoki soilik zona euskaldunean aurreikusten du eta zati batean zona mistoan. Hala ere, jardunketa ez dago bermatua.
- Iparraldea: Frantziako Gobernuak ez du Hizkuntza Gutxituen Europako karta sinatu eta ho-rrela, orain arte bezala, hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da. Ondorioz, Iparraldeko euskaldunek epaitegietan itzultzaileen bidez aritzeko modua daukate soilik epaileen borondate onaren arabera. Gainera, XVI. mendeko lege baten arabera abokatuei epaitegietan euskaraz mintzatzea ukatzen zaie. Hori horrela da, ez epaileek, ez fiskalek, ez idazkariek —hiruak Frantzia-ko Estatuaren eskuduntza dira— ez dutelako euskaraz ikasteko betebeharrik. (...)
Administrazioaren aldetik ez da benetako pausoak eman euskararen normalkuntzan:
- B.J.K.O.k hala ezarrita, epaileeentzat, hauek beraien lerrundegian gora egiteko, euskara ez da derrigorrezkoa; soilik meritu gisa har daiteke.
- Eusko Jaurlaritzak hartu berria du Justizia Administrazioko funtzionarien eskuduntza. Hala ere, ikusi besterik ez dago bertako plantilla dekretua, perfilen sistema ezartzen duen atala; Justizia Ministeritzak Auzitegi Konstituzionala-ren aurrean errekurrituta dago. (...)
Horren aurrean, Abokatu Euskaldunen Sindikatuak, EKBk, EHEk eta UEMAk Normalkuntzarako Oinarriak izeneko proposamenean, eman beharreko pausoak azaldu zituzten:
- Legeak Euskal Herri osoan euskararen ofizialtasuna aurreikusi behar du.
- Herritarren hizkuntz eskubideak bermatzen dituen zerbitzua eratu.
- Epaitegiek herritarrek aukeratutako hizkuntza errespetatzea prozedura osoan.
- Itzulpena ez da bidea, salbuespena baizik.
- Funtzio publikoan euskalduntze mailakatua baina sostengatua.
- Premiazko irtenbideak bermatu (adibidez, ordezko epaile euskaldunak).
|