Zenbat buru, hainbat aburu
: gutunek
'Beltxa' nire adiskide eta laguna
Amaia Garmendia
Kalean topatu nuen orain dela hamabi urte, eta aurtengo martxoaren 2an hil eta 3an lurperatua izan zen Beltxa zakurra. Urte batzuk zituen eta hiltzea gertatu. Hala izanik, zer egin?; zabor ontzira edo zabortegira bota? Ez alajaina! Ez zuen hori merezi! Batekin hitz egin eta baimena eman zidan lurperatzeko; esker mila hari, eta lasaitasuna niretzako. Eta galdera da: ez al du eskubiderik abere batek lurperatzeko? Badakit Zarautzen badagoela hilerria abereentzako, eta Azpeitian, berriz, zergatik ez dago abereentzako hilerririk? Zenbait pertsonek baino adiskidetasun, fideltasun eta maitasun handiagoa agertzen dute, eta behar den lekuan gorde edo lurperatzea merezi dutela.
Ea halakoren batean, abereak dituzten azpeitiarrak eta abere zaleak garen denok elkartzen garen eta arazo honi irtenbidea ematen diogun.
Agur Beltxa eta ondo izan.
|