Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Apirila »  Iritziak »  Gutunak »  Azpeitian zer?, egia zer?

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : gutunek

Azpeitian zer?, egia zer?

Imanol Elias Odriozola

Honoko ohar hau bidali genuen, behar bezala sinatuta, Azpeitian Zer? aldizkariaren 2. aldiko 43. zenbakia eskuratu ondoren (Azpeitiko Udala, Alkatearen Idazkaritza, Azpeitian Zer?, Azpeitia helbidera), 2002ko otsailaren 7ko datarekin:

"Azken Azpeitian Zer?-en (2. aldia, 43 zb.) argitaratutako Azpeitia informazio iturri deituriko artikuluari buruz, honoko hau agertu nahi genuke, artikuluaren idazleak ezagutzen ez dituenez Azpeitiarekin lotura bat duten komunikabide guztiak, edo behar bada ezagutu arren, beraietako bat isilean gorde nahi izan duelako.

Artikulu horretan, Kaito Telebista, Loiola Irratia, DV-ko Azpeitiko kronika, Uztarria eta Azpeitian Zer? aipatzen dira, guztiak aipatu beharrekoak gaiari heltzean.

Baina herriko Udalak zabaltzen duen aldizkari batek osatu gabeko informazioa ematea, informazioari buruz jardutean gainera, Azpeitian Zer? aldizkariak agertzen duen bezala, nahiko harrigarria dela iruditzen zaigu, egia guztia ez baita agertzen.

Hamasei urte dira (bada zerbait), Arrate Irratiak Azpeitiko berriak adierazten dituela. 1986. urteko otsailean hasiak gara, bertako berriemaile bezala, astean behin gutxienez (asteazkenero, 12:45etatik 13:00-etara bitartean), 10-13 minutuko saioa egiten dugula, Gaiztoa izenpeturik gure lana.

Saio horretan, Urolaldeko albisterik nagusiak jasotzen ahalegintzen gara (Azpeitia, Azkoitia eta Zestoa). Eta azpeitiarra izanik, esan beharrik ez dagoela iruditzen zait, Azpeitiak beti izan ohi duela gure aldetik aparteko tratamendu bat.

Sortu zenetik euskaraz bakarrik egiten duen komunikabide bat baztertu da aurretik aipaturiko kronika horretan, ongi merezi badu ere aintzakotzat hartzea. Negargarria…

Ondorengo alea ere eskuratu dugu (2. aldia, 44 zb.), baina dirudienez, gure oharrak ez du merezi izan aintzakotzat jartzerik, eta Azpeitiko informazioan oinarritzen edota era finkoan jarraitzen duten komunikabideak: Kaito Telebista, Loiola Irratia, DV-ko Azpeitiko kronika, Uztarria eta Azpeitian Zer? bakarrik dira.

Betidanik entzun dut, jakintsuena dela errektifikatzea, baina zerbaitek huts egiten du.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak