Zenbat buru, hainbat aburu
: bota bertsue
Nuarbe
Ruben Gorrotxategi
Kirol honetan pasatzearren
zuek hogeitabost urte,
nik zorionak eman nahi ditut sufrimendu denen truke.
Sokatira hori dala ta ez dala
begira zenbat bertute:
lehen ezezagun gendun auzoa
ezagun egin dezute.
Hainbeste aldiz jarri dezute
buru gainean txapela,
sufrimendua zen zutabea
ezin zitekeen bestela.
Ilusioa badaukazute
ta ez gainera txepela
beraz, aurrera segi zazute
orain artean bezela.
|