Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Apirila »  Zortzi gazte epaiketara bidean

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gazteria

zortzi gazte epaiketara bidean

Nerea Uranga

Elegante Eguneko gertaeren ondorioz, zortzi gazte auziperatu dituzte; "muntaia juridikoa da hau", diote

Inauterietan Elegante Egunean Ustarri tabernan eta Egaña kafetegian, gazte lokalaren aldarrikapena zela medio, gazte batzuen eta Jose Mari Bastida alkatearen artean izandako liskarren ondorioz, J.U., E.I., O.L., I.U., M.L., A.O., X.Z. eta I.S. gazteak auziperatuak izango dira, “agintariari atentatua” akusaziopean. Akusazio honek, bi eta lau urte bitarteko kartzela zigorra jasotzen du.

Gazteek martxoaren 12an deklaratu zuten Azpeitiko lehen epaitegiko epailearen aurrean. Gazteek akusazio denak ukatu eta “ez delitorik ez faltarik” ez dutela onartuko esan dute. “Gure helburu bakarra egun hartako gertakariak argitzea da, eta garbi dugu, benetako justizia egiten bada (esperantza handirik ez badugu ere), nor izango den erantzun beharko duena”, diote gazteek. “Lehenengo muntaia mediatiko lotsagarria, orain muntaia juridiko are lotsagarriagoan” bihurtu dela salatu dute.

Gertakarien hurrengo egunetan, auziperatuta dauden bi gaztek salaketak sartu zituzten Azkoitiko Ertzain-etxean, zaurituak izan zirelako. Batek “alkateak ezpaina lehertu izana” salatu zuen eta besteak “alkatearekin batera zegoen norbaitek buruan jo” eta zazpi puntuko zauria egin ziola. Uneotan, salaketa horiek zertan diren berririk ez dute jaso bi gazteek.

Uztarria alkatearengana ere joan honen guztiaren inguruan galdezka, baina ez du erantzunik jaso.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak