Hirigintza
Lurpeko aparkalekuak egingo dira
Nerea Uranga
Azpeitiko Udalak Enparan kalearen eta Perez Arregi plazaren artean lurpeko aparkalekuak
egiteko asmoa du; bilera batzuk egin dira jada
Azpeitiko Udala Enpa-ran kale barrenetik Perez Arrregi plaza ingurua arte hartuko lukeen autoentzako lurpeko aparkalekuaren proiektua aztertzen ari da, Uztarriak jakin duenez. Alde Zaharreko Merkatarien eta Zaharra Berri Alde Zaharreko bizilagunen arteko bilera batean Jose Mari Bastida Azpeitiko alkateak egitasmo honen berri eman zien haiei. Udala oraindik aztertzen ari da, baina “ziurrenik” lurpeko aparkalekua bi pisuko izango da, eta sarrera Enparan kaletik izango luke. Oraindik, ordea, Udalak aipatutako elkarteei ez die zehaztu zer-nolako erabilpena izango lukeen lurpeko aparkalekuak: publikoa eta pribatua, bietakoa, edota publikoa baino ez den izango.
Autoentzako "aparkaleku faltak" askotan "kezkatu" ditu Al-de Zaharreko merkatariak eta bizilagunak. Alkateari azken ba-tzarrean bizilagunek azaldutako kezketako bat, TAO edo or-daindutako aparkalekuen (Pla-zan, Perez Arregi Plazan eta azoka plaza atzean) kontuarekin lotutakoa izan zen. "Udalak bizilagunentzako txartel bat-edo jartzea eskatzen dugu, ordaindutakoak diren aparkaleku hauetan aparkatu ahal izateko, beste herri batzuetan egin ohi den bezala", alde zaharreko etxebizitza askok ez baitute gertu aparkalekurik.
Etxeak botata. Iazko abenduan bota ziren Enparan beheko etxeak, eta Udalak han babes ofizialeko etxebizitzak egingo dituela aurreratu zuen. Baina, lehenago Eliz kalekoak egingo dira. "Laster Eliz kaleko babes ofizialeko etxebizitzen proiektuaren berri emango dugu. Enparan kalekoak, berriz, denbora gehiago emango digute", azaldu du Azpeitia Lantzenek.
|