Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Apirila »  Amerikarrak Azpeitian lanean »  Amy Lucke

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

etorkinak : Amy Lucke - Lima (Ohio, Ameriketako Estatu Batuak)

“AEB-n ekonomia handia denez, ordukako lanak aurkitzea erraza da”

Nerea Uranga

Bere herrian ikaskide azpeitiar bat ezagutu eta haren bidez etorri zen aurrenekoz. Azpeitian Jabi —gaur egun bere senarra dena— ezagutu eta sei urtean joan-etorrian ibili ondoren Azpeitira bizitzera etortzea erabaki zuen. Orain bitxi-denda bat dauka senarrarekin batera.

  • Ameriketako Estatu Batuetan lehenago hasten al zarete lanean? Nire ama izozkitegi bateko arduraduna zen, ikasketak eta lana egiten nituen, denerako denbora ematen zuen, hori oso ohikoa da. Hamalau urterekin lanean hasteko aukera duzu, gero hamasei urterekin gida-baimena atera dezakezu, eta horrek ere eragiten du jendea lehenago hastea lanera. Autoa baduzu, gasolinarako dirua behar da... Ekonomia handia denez, ordukako lanak aurkitzea oso erraza da. - Ohion zein jarduera da nagusi? Ohio, ertzetik ibai garrantzitsu batek zeharkatzen du, eta hor daude herri handiak: Cleveland, Columbus, Cincinatti... eta industria asko dago. Hango enpresa handi batzuetako produktuak honaino heltzen dira. Erdigunea, berriz, oso laua da eta nekazaritza da nagusi. - Eta opor aldetik? Bi egun Thanks Given Day, bi egun gabonetan, eta uztailaren 4an Independentzi-aren Eguna. Hamabost egun dira oporrak, gero pilatzen joaten dira eta oporrak nahi direnean hartzeko aukera dago. Ondo funtzionatzen duen sistema bat dela uste dut, era horretan inoiz ez baita herrialdea gelditzen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak