Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Apirila »  Amerikarrak Azpeitian lanean »  Stephanie Thurman

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

etorkinak : Stephanie Thurman - Boise (Idaho, Ameriketako Estatu Batuak)

“Idahon erlijio asko daude eta ez da hainbeste zubi eta jai egiten"

Nerea Uranga

Azpeitira lehenengo aldiz 1985ean etorri zen bere herriko dantza taldearekin dantza egitera. Gero 1987an etorri zen, Do-nostiara, euskara ikastera. Horren ondorioz iritsi zen Azpeitira.

  • Euskara ikastera etorri eta bertan gelditu zinen bizitzen... Euskarako irakaslea Coloradokoa zen eta erabaki zuen ingeles akademia irekitzea. Orduan galdetu zidan ea Azpeitian lan egin nahi nuen eta harrezkero Azpeitian ari naiz ingeles akademian lanean. - Idahon, zure estatuan, beste lanik egingo zenuen, ezta? Han gaztetatik hasten da lanean. Lan mo-ta asko egin ditut: argazki estudio batean, janari-azkarreko leku batean, bulego batean... 16 urterekin hasi nintzen unibertsitatean eta bitartean ere lanean aritu nintzen. - Lanean azkarrago hasten al da han? Ikasten ari zarela hasten da. Ordukako lanetan-eta aukera handiagoa dago Idahon. - Eta lan egiteko moduan alderik ba al dago? Idahon ez dago tailerrik, ez dago industriarik. Han normalean jendeak zerbitzuetan egiten du lana; beraz, industrian han nola lan egiten den ezagutza handirik ez daukat. Hemen bezala, jai eguna dela-eta zubirik ez dago. Abuztuan ere bi asteko oporrak egiten ditu jendeak eta kito. Han erlijio ezberdin asko daudenez, ez da hainbeste zubi eta jai egiten; hemen ez bezala, alegia. - Ingeles akademia noiz ireki zenuten? 1988an hasi nintzen bertan irakasle eta 1991n geuk hartu genuen akademia.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak