|
|
|
etorkinak
: Regla Araceli Hernandez - Habana (Kuba)
“Hemen oso-oso zaila egin zait lanpostu bat aurkitzea"
Nerea Uranga
Industri injinerua da eta Kuban, bertan bizi zen Aitor Alberdi azpeitiarra ezagutu eta biek bizimoduz aldatzea erabaki eta Az-peitira bizitzera etorri ziren iazko urrian.
- Zertan ari zinen lanean Kuban?
Farmaziako laborategi batean kalitateko gerente bezala egiten nuen lana.
- Nolakoa da han lan egiteko modua?
Zortzi orduko laneguna dugu, gero borondatezko orduak ditugu, hemen ordu extrak bezala ezagutzen direnak. Baina han, la-na kontzientziarekin egiten da; hau da, lan horrekin nazioari aportazio bat egiten da eta ez da lan-saririk jasotzen.
- Hemen lanean ari al zara?
Hemen oso-oso zaila egin zait lanpostu bat aurkitzea, hemen ez baita nahikoa la-nerako gogoa izatea. Etorkinarentzat oso zaila gertatzen da. Ate guztiak jo ditut: INEMera joan naiz, curriculumak bidali di-tut Azkoitiko, Azpeitiko, Elgoibarko eta Ei-barko enpresa guztietara, baina bi edo hiru bakarrik izan dira gai erantzuteko. Lijatzen egon naiz orain arte tailer batean, baina orain, lana jaitsi egin omen dela eta, berriro kalean nago. Une hauetan nire ikasketen homologazioa lortzeko ahaleginetan ari naiz, azken batean gainditzeko eta gizarte honetara moldatzeko, bertan bizimodua egiteko erabakia hartu baitut. Izugarria da nola lan egiten duten euskaldunek: oso gogor eta oso ondo. Horre-gatik dago hain lan gutxi, produkzio handia baitago eta gogor lan egiten baita; pixka bat lasaiago lan egin balitzateke...
- Euskara ikasten ari zara AEKn...
Uste dut hizkuntza eragozpena gainditu egin behar dela, bizimodua egiteko eta lanerako. Euskaraz galdetzen didatenean erantzuteko gai izan nahi nuke.
|