Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Apirila »  Nuarbe Sokatira Taldeak 25 urte »  Patxi Gurrutxagari elkarrizketa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Erreportaia: Nuarbe : Patxi Gurrutxaga (Nuarbe Sokatira taldeko kidea)

"Mutil kozkorra nintzenean, taldea eliz azpian entrenatzen zen eta ni ikustera joaten nintzen"

Patxi Gurrutxaga

Patxi Gurrutxagak urte dezente daramatza sokatira munduan, eta dagoeneko ondo ezagutzen ditu kirolaren gora-beherak.

 
  • Noiz eta nolatan hasi zinen sokatiran?

Taldea 1978. urtean sortu bazen, ni bi urte beranduago hasi nintzen. Herrian betidanik ezagutu izan da sokatiraren mundua, txiki-txikitatik ikusi izan ditugu hemen, eliza azpian entrenatzen. Familian ere anaia gehienak sokatiran ibili dira eta gauza hauen guztien eraginez, probatzea pentsatu nuen. Ni mutil kozkorra nintzenean, orduan taldea eliz azpian entrenatzen zen eta ni ikustera joaten nintzen. Elkarri tiraka jartzen zituzten eta batek irabazten ez zuenean, orduan pisua pixka bat berdintzeko norbait sartzen zuten. Horrela hasten zen jendea mundu hau pixka bat gehiago ezagu- tzen.

  • Gogorra al da sokatira beste kirolekin alderatuz?

Nik esango nuke kirol guztien antzekoa dela. Baliteke pixka bat gogorragoa izatea, baina hasieran jartzen diren helburuak lortu nahi badira, horrek ahalegin eta sakrifizioa eskatzen ditu. Egia da fisikoki ondo prestatuta egotea eskatzen duela kirol honek.

  • Nola entrenatzen zara denboraldia prestatzeko?

Sokatira denboraldiak zazpi hilabete iraun arren, aurretik derrigorrez prestatuta egon behar da. Hori horrela izanik, aurretik hasten gara prestatzen. Prestatze hori bakoitzak ikusten du nola egin. Denboraldia hastean komeni da fisikoki ondo egotea eta bakoitzak bere kasa egiten ditu ariketak; korrika, gimnasiora joan...

-Sokatiralaria izanik, nola ikusten duzu etorkizuna?

Oso etorkizun beltza ikusten dut. Une hauetan sokatira egoera zailean aurkitzen da eta pentsatu beharra dago zer egin.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak