Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 19,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Martxoa »  Ander Garate 'Fliki'

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketa : Ander Garate 'Fliki'(auto gidaria)

“Oraingoz, utzi egingo dut, baina harra hor dago eta...

Ion Aranburu

Gazte-gaztetatik du motorra afizio, kart-etan hasita; orain lasterketak alde batera uztea erabaki du denboraldi baterako

Ander Garate 'Fliki'  (Ion Aranburu)

Ander Garate herriko auto gidari bat da. Kart-etan hasi zen eta auto-krosetan, igoeratan eta rallyetan parte hartu izan du. Orain denboraldi baterako auto lasterketak alde batera uztea erabaki du.

Nondik datorkizu motor zaletasuna?

Gaztetan lagunak joaten ginen auto lasterketak ikustera, aita konbentzituta. Gustatu egin zitzaidan, eta kart-ak merkeenak zirenez haiekin hasi nintzen. Azpeitian kart lasterketetan hasitako lehenengoa naiz.

Zergatik utzi dituzu auto lasterketak?

Une honetan taberna eta familia ditut. Lasterketetan parte hartzeko entrenatzera-eta joan behar izaten da, eta ez nintzen denera iristen. Nahiago dut, oraingoz, lasaiago hartu eta geroago berriro hasi, harrak hor jarraitzen baitu.

Gerora begira zer asmo duzu?

Ikusi egin behar. Rallyak-eta pixka bat garestiak dira. Aurrekontua lortuz gero, zirkuitoak probatzea gustatuko litzaidake.

Azpeitian nolako afizioa dagoela iruditzen zaizu?

Azpeitian eta Euskal Herrian izugarrizko afizioa dago. Gainera, Azpeitian auto gidari onak daude. Baina dirua da arazoa. Espainiako Txapelketan irteteko diru asko behar da. Iņaki Alberdik eta Jon Agirrek, dituzten titulu guztiekin, ezin dute dirurik aurkitu txapelketa hauetan parte hartzeko.

Zein izan da lortu duzun garaipenik handiena?

Kart-etan bigarren-eta ibiltzen nintzen. Auto-krosean Euskadiko Txapelketan bi-garren gelditu nintzen eta rallyetan, berriz, sailkapen orokorrean zazpigarren postu inguruan bukatzen genuen. Gure mailan bigarren-eta ibiltzen ginen, Asier Lasaren atzetik beti.

Zein izan da gustuena ibili zaren lasterketa, eta non gustatuko litzaizuke parte hartzea?

Espainiako lur-gaineko auto lasterketetan, Seat Ibiza batekin irten nuen. Baina zirkuitoak ere probatu nahi ditut. Gainera, auto jakineko lasterketa hauetan diru laguntzak handiagoak izaten dira. l Lasterketetan dena ez da auto gidariaren esku izaten... Laguntza handia izan dut Luis Astigarraga Etxetxo-ren eta Iņigo Odriozola Uiti-ren aldetik. Hauek lanetik irtendakoan autoa konpontzen-eta laguntzen zidaten. Lagun talde honengatik izango ez balitz, ezingo nukeen lasterketetan parte hartu.

Zer dauka abiadurak?

Adrenalina izango da... Abiadura sentitu egiten dugu, baina kolperen bat hartuz gero, hori ere sentitzen da. Abiadura handiegian ibiltzen garela kritikatzen gaituzte. Inguruan zirkuitoren bat egongo balitz autoekin ibiltzeko, jendea hara joango litzateke eta errepidean makalago ibiliko lirateke. Ni auto lasterketetan hasi nintzenetik errepidean makalago ibiltzen hasi naiz.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak