Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Martxoa »  Iritzia »  Webeko eztabaida

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Webeko eztabaida

Webeko eztabaida

GAIA: Uztarria Kultur Koordinadoraren web orriko ‘eztabaidan’ atalean Azpeitiko drogaren kontsumoa eta erabileraren inguruan aritu dira kide batzuk. Horratx sorta zabaleko bi ale:

Hamaika kontu...

Drogaren gaia oso-oso zabala da, eta helduleku asko ditu, hori egia da.

l-Uste dut gai honetaz eztabaidatzeko beldur handia dagoela gure herrian ere. Bakoitzak ja-kingo du zergatik daukagun beldur hori. Gai konplikatua delako? Beno, askotan gai zailei ere heldu behar zaie...

2-Denok dakigu noiz eta nola kontsumitzen diren drogak Azpeitian. Kenduta txikitero batzuk (gero eta gutxiago, portzierto), edo porrozale batzuk, aste bukaeran kontsumitzen da droga gehien (telebista-eta alde batera utzita).

3-Droga denak saku berean sartzea oso ohikoa da gure artean. Niri horrek ez dit balio. Ez delako gauza bera garagardo bat edo speed arrasto bat hartzea. Aldagarri asko daude. Gakoa, ‘nola kontsumitzen da?’ galderan dago.

4-Drogen kontsumoak egundoko eragina dauka, nire ustez, herriko taldeen eta jendearen funtzionamenduan. Nik, esate baterako, larunbat baten jesukriston parranda botatzen baldin badut, igandea, astelehena, asteartea... krixto eginda pasatzen ditut. Neurtzea, horixe kontua...

5-Oso garrantzitsua da, niretzat, droga batek norberarengan daukan eragina ezagutzea. Eta horren arabera kontsumitzea.

6-Orain dela urte batzuk aparatu errepresiboek Euskal Herrian heroina lepo sartu zutela oso zabalduta dagoen kontua da. Gaur egun zer pasatzen da speed-arekin, kokarekin...? Gaur egun koka orain dela hamar urte baino merkeago omen da? Merkatal interesak bakarrik?

7-Ameriketako Estatu Batuetako adibide bat, Malcolm X-en biografian azaltzen dena: beltzen eskubideen aldeko mugimendua indar betean zegoenean, Bronx eta beste auzo batzuk dena deterioratzen joan ziren, crack-aren eta abarren eraginez asko. Mugimenduen egundoko kaltea eraginez. Orduan, beltzen eskubideen aldeko mugimenduko batzuk musulman bihurtzea erabaki omen zuten (hartara, ez alkoholik, ez crack-ik...). Ez zait iruditzen halako jarrera extremistak egokienak direnik, baina...

Eta horrela, hamaika puntu daude ukitzeko.

Naxi

Aukera denek dute

Nik ez dut uste kontu honetan gure egoera ezertan bereizten denik beste herriekiko. Eta nik uste dut, droga bigunen eta gogorren artean bereiztea ondo dagoela, justua dela, eta logikoa. Ez droga legal eta ilegalen artean bereiztea, baina bai bestea. Naxi-k esan bezala, ez da berdina garagardo bat hartu edo speed arrasto bat. Eta ez da berdina, ezta ere, jakinaren gainean egin edo enteratzen ez den adinean egin, adibide bat emateko. Hemen informazio gutxi dago. Nahiz eta gaurko gazteek, askotan, dena dakitela eman. Edo behintzat, halaxe uste dute.

Arauntza

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak