|
|
|
Zenbat buru, hainbat aburu
: puntie ateaiez
Hitzen ondoeza
Enekoitz Esnaola
Horrela dio Sarrionandiak Hitzen ondoeza bere liburuaz: “Banuen beharra gauza batzu esateko baina, batez ere, badut beharra hitzak aintzat hartzeko, gauzak oraindik izenda daitezkeela sinesteko. Jokoa hau da: liburuko oskolak banan bana apurtu beharko dira barrua errekistatzeko, egia erdia edo gezur t’erdia, gezur erdia edo egia t’erdia gordetzen duten. Izan ere, liburua ez da gogoetena, baizik eta aurregogoetena. Aurregogoetak atxakiak dira, irakurleak gogoeta egin dezan”. Elegante Egunekoa dela eta, bi hitzen erabilerek ondoeza sortu didate. “Elkarrizketa” da hitz bat, EAJk eta EAk erabili dutena gazte lokalaren kontuan. Mamuen aldarrikapena egiteko era “baketsua” da bestea. Bi hitzok hemen jartzea ez da aitzakia, hitzen jabeek gogoeta egin dezaten baizik.
|