Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Martxoa »  Iritzia »  Buruhauste den etxebizitza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Amuko zubitik

Buruhauste den etxebizitza

Mikel Arregi

Gaur egun Azpeitian dugun arazo larrienetakoa etxebizitzarena dugu, eta bada horren arrazoiak eta konponbideak bilatzen hasteko ordua. Gu baino helduagoek laster asko diote: “Oso komodo daude gazte horiek gurasoen etxean. Sar daitezela gu bezala kre-ditu batean, alferkeriak alde batera utzita!”. Gazteentzat, emantzipatzea gero eta zailagoa da: 1994. urtetik 2001era bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen prezioak %80 igo dira: 19 milioi pezetatik 34’5 milioira (Azpeitian ere pareko gabiltza). Eta gazteen soldatak ez dira horren ha-marrenik ere igo.

Azpeitiko Udalak berriki aurkeztu du Babes Ofizialeko etxebizitzak eta Udal Babeseko etxebizitzak eraikitzeko asmoa (kalearen gorritasunean egindako lan eskergaren eraginez, neurri handi batean). Babes Ofizialeko etxebizitzak eraikitzea aurrerapausoa dela ukatu gabe, arazoa konpontzeko ez dela nahikoa iruditzen zait (zortea dutenena konpondu arren).

Udalak, horrez gain, zerbait gehiago egin beharko luke. Premian dauden guztientzat etxebizitzak eraikitzea ia ezinezkoa da, baldin eta guztiak jabetzara bideratzen badira. Ho-rregatik, garrantzitsua iruditzen zait administrazioek aplikatu beharreko neurriak bi printzipioetan oinarritzea:

  • Dagoena aprobetxatu. Gure herrian 1.500 bat etxebizitza daude hutsik. Horiek alokairura ateratzeko neurriak jar daitezke. Jabeari komeni zaio, baldin eta erabiltzekoa asmorik ez badu; eta etxebizitza erosi ezin dutenei ere bai, noski.
  • Eraikitakoari ahalik eta probetxu handiena atera. Administrazioak eraikitzen duena administrazioaren beraren esku geratu beharko litzateke. Nola? Udalak, etxeak saldu beharrean, jendeari epe luzerako alokatuz. Honela, jendearen etxebizitza premiari erantzuten zaio, espekulazioa motelduko litzateke, eta errentan dagoenak etxea uztea erabakitzean, administrazioak berriro badu premiadunen beharrei erantzuteko etxerik, gehiago eraiki beharrik gabe.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak