Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 23,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Martxoa »  Iritzia »  'Fedearen Testigu' gogoeta aldia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Azketako ude

'Fedearen Testigu' gogoeta aldia

Kepa Susperregi

San Sebastian eta Inauteri jaiak igaro ondoren boligrafoa hartu eta zerbait idatzi beharrean naiz, berriro. Argibideren bat edo beste emateko aprobetxatuko dut honoko aukera hau. Aste Santua iritsi bitarteko bost asteko tartean, bere fede testigantza edota fede bilakaeraren testigantza eskainiz, pertsona ezberdinek idatzitako zenbait artikulu irakurtzeko aukera izango dugu gure inguru honetan argitaratzen diren egunkari ezberdinetan. Harrigarria gertatuko zaizu, agian. Baina, artikulua idaztean, eta hauxe da argibidea, gure Elizbarrutitik jaso duten gonbiteari erantzuten diote. Fedearen testigu ikur hitz edota lemarenpean, ekintza ezberdinez osatutako gogoeta aldia antolatu baita gure artean. Gure artean ezaguna dugun kezka nagusi batek eragiten du gogoeta hau. Gure kulturako eta gure garaiko baldintza jakinetan bizi behar dugu fededunok gure sinesmena. Horretan ez dugu zalantzarik. Arazoa edo kezka da, izan ere, “gutako asko kezkaturik bizi garela, fedearen testigantza eskaintzeko eta fede hori, bai helduei bai belaunaldi gazteei, transmititzeko aurkitzen ditugun zailtasunen aurrean”. Hau da, hain zuzen ere, aurtengo lan urterako gure Elizbarrutiak bere buruari ezarritako hiru egitasmoetako bat. Beste biak ere, Laikoen eginkizuna Elizan eta Pastoral Antolamendu era berriak martxan dira dagoeneko, eta helburu nagusi bat dute: datozen urteetan gure elizak biziko dituen baldintzei aurre egiteko bide berriak antzeman eta aukera egitea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak