Zenbat buru, hainbat aburu
: Bota bertsue
Diego Garcia
Xebastian Lizaso
Lagunentzako ispilu zinan
gazteentzako zutabe
zu hil zinaden lekua berriz
oroimen askoren jabe
eskultura bat jartzear dago
ta beti loreak daude
inoiz ez gara handik pasatzen
zuri begiratu gabe.
Eliteraino eraman zintun
gogoak edo afanak
lekuko dira zuk egindako
marka, froga eta lanak
zu bi herriren uztarri zera
garbi dadukagu danak
zure babesa sentitzen dute
bide hortan dabiltzanak
|