Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 23,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Martxoa »  Iritzia »  Lokalik eza da gazteon mamua

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Alullue

Lokalik eza da gazteon mamua

Leire Ostolaza

Denok dakigu honezkero aurtengo Inauterietan izan dela nahiko hauts harrotu duen gertakizun bat herrian. Bi aldetatik jarri dituzte dagozkien salaketak eta ez naiz ni hasiko hemen orduko gertakizunak berriro aipatzen. Dakidan guztia da gazte horiek bazutela arrazoi bat mamuz janzteko eta ez zela lehenengo aldia hala egiten zutena.

Kontua da Azpeitian gazte ugari bizi garela eta harrigarria (lotsagarria ez esateagatik) horrelako herri batean ez izatea ez gaztetxerik, ez kultur etxerik... gure kezkak, arazoak edo zaletasunak elkar-trukatzeko. Nik dakidanez, lokalen eskakizuna aspaldiko kontua da eta hain beldurgarriak ziruditen mamu haiek, protesta isila eta baketsua egiteko modu bat besterik ez ziren. Udalak bere aldetik, oraingoan ere nahiago izan du bere burua biktimatzat jartzea mundu guztiaren aurrean, egunkari eta telebistei deitu eta harriak eskuan harturik atera zireneko garai haiek denoi gogoraraziz. Bitartean nahiago du herrian dauden lokal hutsak armiarma sareentzat erreserbatzea, etekinen bat atera ezin duten kasuan. Udala mamuak harrapatzen dabilen bitartean, lokalik eza da gazteon mamua.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak