Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Martxoa »  Iritzia »  Komunikabideak »  Zergatik erosten dut 'El Diario Vasco'?

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Hausnartzen

Zergatik erosten dut 'El Diario Vasco'?

El Diario Vasco erosten duten azpeitiarrek atal honetara iritzirik bidali ez dutela-eta, Uztarriari egokia iruditu zaio haien bila joatea egunkari hura zergatik erosten duten jakiteko. Lau iritzi jaso ditu Uztarriak, eta ez ditugu haien izenak osorik jarri, nahi izan ez dutelako.

Ohituragatik soilik ez

Esan ohi da ohituragatik erosten dugula azpeitiarrok El Diario Vasco, eta hein handi batean hala da, gutako asko eta askoren pentsaeraren kontrako egunkaria izan arren. Orain urte batzuk Egin berritu zenean, hasi nintzen erosten, baina ez nintzen gustura sentitzen, eta atzera DVra itzuli beharra izan nuen. Izan ere, Azpeitiko karta, eskelak eta Reala begiratzen ditut batik bat, eta nik uste ondoen DVk ematen dituela atal horiek. Beraz, ez dut ohituragatik soilik erosten.

  1. M. E. (enpresaria, 53 urte)

------------------------------

Realaz gehiago dakar

El Diario Vasco, ohituragatik erosten dut nik. Behin egunkari bat irakurtzen ohituz gero, besteak ez dituzu gustura irakurtzen. Baina ohituraz gain, Realaren inguruan berri gehien dakarren egunkaria da Diario, eta horregatik ere erosten dut. Besteek, Athletic eta euskal taldeen berri ere ekartzen dute, baina denena sartzean Realarentzat leku txikiagoa da, eta nik nahiago Reala. Gainera, eskela gehien ere Diario-n azaltzen dira eta horiek ere begiratzea gustatzen zait.

  1. M. L. (administraria, 55 urte)

---------------------------------

Betidanik erosi dugu

Ohituragatik erosten dut. Nire etxean beti erosi izan da El Diario Vasco eta azkenean ohitu egiten zara bere ataletara. Beste egunkari batzuk ere erosi izan ditut; Gara edo Egunka-ria. Euskaraz leitzeko ohitura txikia dut eta niri Egunkaria-ko euskara ulertzeko zaila egiten zait. DV ondo antolaturik da-goela iruditzen zait, eta gehien irakurtzen eta gustatzen zaizkidan atalak Azpeitiko karta eta gizarteko atalak dira.

  1. A. (etxekoandrea, 46 urte)

------------------------------

Besteak orokorragoak dira

Nik uste Gara, Egunkaria eta Deia orokorregiak direla, nazionalegiak, eta nik nahiago dut gertuko kontuez jakitea. Beraz, egunkari abertzaleek hobetu egin beharko luketela uste dut.

  1. A. (ikaslea, 25 urte)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak