Zenbat buru, hainbat aburu
: Bada kejie!
Semaforoak beti gorrian
Amaia Arregi
Loiolabideko oinezkoen semaforoekin gertatzen dena izugarria da. Correos-etik errepidez bestaldera pasatzeko, oinezkoak pasatzeko lekura joan, oinezkoen semaforoa berdean jartzeko botoiari eman, eta batek minutuak eta minutuak egin behar izaten ditu esperoan. Itxoinez, egonean, eta errepidea hutsik, autorik ez batetik bestera eta lasterka errepidea pasatzea besterik ez zait burutik pasatzen. Zergatik? Oinezkoen semaforoa pixka batean ez delako berdean jartzen, nahiz eta alde banatara jendea oinez pasatzeko zain egon. Egunen batean norbaiti zerbait pasatu arte. Zergatik autorik ez dabilen bitartean, ez da aguroago berdean jartzen oinezkoena?
|