Zenbat buru, hainbat aburu
: Inkestie
Azpeitiko ganadu feria ona al da edo indartu egin behar da?
Jose Manuel Labaka (jubilatua). "Gaur egun ez da ganadu eta gauza askorik izaten ganadu ferian. Lehen baino jende gutxiago etortzen da. Dena den, ni neu ez nahi oso ganadu feria zalea”.
Pedro Mari Uzkudun (langilea). “Gauza ederra da ganadu feria hau. Bertan gauza asko jakiten da. Baserritarrak elkarrekin hitz egiten dute. Nahiz eta ganadu asko ez ekarri, ahoz aho asko saltzen da bertan”.
**Ińaki Atorrasagasti (baserritarra).** “Ez naiz ni asko etortzen Azpeitiko ganadu feriara. Urtean behin baino ez naiz etortzen bueltaxka bat ematera”.
Mariano Etxaniz (jubilatua). “Neska zaharrek eta gazteek etorri beharko lukete ganadu feriara; horrek feria indartzen lagunduko luke. Gazteak eta emakumeak dira baserriaren etorkizuna eta, era berean, ganadu feriarena ere bai. Baserrian jende askoren beharra dago, lan asko egin behar baita”.
Ximon Soraluze (baserritarra). Oso ona da Azpeitiko ganadu feri hau. Gaur egun, ganadu gutxi ekartzen da ferira saltzeko, baina elkarrekin egoteko eta kontuen berri jakiteko elkargune egokia da baserritarrentzat”.
**Txomin Larrańaga (langilea).** “Azpeitian bezalako ganadu feriak Gipuzkoan gutxi geldituko dira, horrela hilero egiten dena. Tolosan izango da beste bat, baina, bestela, ez dut inon hilero ganadu feria egiten denik. Horrelako feriak indartzeko, aurretik baserriak indartu behar direla uste dut, baserrien egoera hobetzen bada, horrek berorrek ekarriko du ondoren ganadu ferien indartzea”.
|