Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Martxoa »  Maite Segurola

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketa : Maite Segurola (Izarraitzpeko Sorginak-eko kidea)

"Feminismoa oso gutxi hartzen da aintzat herrian"

Nerea Uranga

Beste ‘sorginekin’ batera martxoaren 8ko ekimenak antolatzen ari da, oraindik ere herrian zeregin asko dagoela eta.

Maite Segurola Izarraitzpeko Sorginak-eko kidea.  (Nerea Uranga)

Hamar urte bete ditu Izarraitzpeko Sorginak Emakumeen Taldeak. Hamar urte pasatu eta gero ere herrian emakumearen inguruan zeregin ugari egiteko dagoela uste du Maite Segurolak.

Azpeitian zein da emakumearen inguruan dagoen gabezia?

Ez du ematen hamar urte daramazkigunik lanean, ikusiz feminismoa aintzat zein gutxi hartzen den gauza desberdinak egiteko, jenero aldagaia ez da kontutan hartzen azterketak egiteko, Udalak hartu ditu konpromiso pila bat eta hor gelditu dira. Kontzientziazioa falta da, eta konpromiso politikoa azken finean. Berdintasuna eskatzen den mailatik benetako berdintasun baterako pausoak eman behar dira. Interes falta dago eta feminismoa bigarren mailako borroka bezala hartzen da. Eta berez, feminismoa borroka denetan dago.

Kontzientziaziorako zer egin behar da?

Emakumearen aldagaia benetan kontuan hartzea beharrezkoa da edozertan, gero neurriak hartzen hasteko. Lehenengo desberdintasuna atzeman behar da, desberdintasunen aurka egiteko, eta badirudi Azpeitian ez dugula jabetu nahi desberdintasun hori badela.

Hamar urteren ondoren, taldean hausnarketarik egin al duzue bilakaeraz?

Aurten hasi gara, konturatu garenean taldeak hamar urte bete dituela. Baina orokorrean ez dugu igarri aldaketa handirik jendeak kontzientziazio maila handiagoa duela esateko.

Baina emakumea eta bere egoera ez al da ezertan aldatu urteotan?

Errealitatean ez da ezer aldatu. Azpeitian bertan hainbat enpresatan emakumeak ezin du lanpostu guztietan lan egin; ziur idazkari bezala baietz, baina beste postu batzuetan ez. Oraindik txip aldaketa hori ez da eman, ez lan munduan eta, hor bezalaxe, ez beste zenbait arlotan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak