Politika
: EHNA
Agiria nola eskatu?
Nerea Uranga
UDALA. Udaletxean eskaria egin ahal izateko, bertan onartu beharko da horretarako baliabideak jartzea, herritarrek beraiek han euskal nortasun agiria eska dezaten.
DOKUMENTAZIOA. Udalean eskatzeko aukera da-goenean, hauxe da eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa: batetik, Udalbiltzako kontuan Kutxa edo Euskadiko Kutxan hamabi euroko diru-sarrera eginda izanaren ordainagiria. Bestetik, hiru argazki. Azkenik, Udalean erroldatuta dagoela adierazten duen agi-ria.
BETE BEHARREKOA. Udaletxean edota Udalbiltzako bulegoren batean dokumentazioa entregatzearekin batera, norbanakoen datuekin eskaera orria bete beharko da eta sinatu.
UDALBILTZAN. Udalak berak jasotako eskaera eta dokumentazioa Udalbiltzara igorriko du, eta hilabete barru norbanakoak bere Udalean bertan EHNA jasotzeko aukera izango du.
|