Politika
: EHNA
Udalari ENHA babesteko eskatuko zaio
Nerea Uranga
Bai Euskal Herria ekimenak euskal nortasun agiriak, herriko erakundeetan baliogarritasuna izatea eta ateratzeko beharrezko baliabideak jartzea eskatuko dio Udalari
Bai Euskal Herriari herri ekimenak martxoan Azpeitiko Udalari euskal nortasunaren inguruko bi eskaera egingo dizkio, ohiko udalbatzarrean; batetik, euskal nortasun agiriari (EHNA) Udalak babesa eta oniritzia ematea eskatuko du, eta, bestetik, agiri hori ateratzeko behar diren azpiegitura eta baliabideak Azpeitiko Udalak bere gain hartzea.
Eskaera udaletxeko arduradun eta ordezkariei bideratu aurretik, Bai Euskal Herriarik herritar eta herriko taldeen artean jardun du lanean, taldeen babesa jasoz eta norbanakoen konpromisoa lortuz. Eta martxoan, udaletxean egingo den udalbatzan eskaera hauek luzatuko dizkie herri ekimen honek udaletxeko alderdi ezberdinetako ordezkariei.
Ekimen honen bidez, “Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen defentsa” egin nahi dute. Ekimenekoek azaldu dutenez, nortasun agiri propio bat eskatzearen arrazoia, gaur egun “beste eskubide askoren artean nortasun propioaren ukapena” ematen dela da.
|