|
|
|
Politika
: EHNA
50 herrietan bai
Nerea Uranga
Dagoeneko Euskal Herriko 40-50 herrietako udaletxetan EHNA (Euskal Herriko Nortasun Agiria) eskatzeko aukera dago. Bestetik, Udalbiltzak (hain zuzen ere, Batasuneko, Abertzaleen Batasuneko eta talde independente batzuetako zinegotziek kudeatutakoak) Euskal Herriko bi hiriburutan dituen bulegoetan ere eskatzeko aukera dago; Bilbon eta Iruñean. Udalbiltzakoek adierazitakoaren arabera, “udal batzuetan onartu egin da udalak berak baliabideak jartzea EHNA ateratzeko, eta horretarako azpiegiturak edo bulegoak jarri dituzte. Beste batzuetan, berriz, onarpenik izan ez duen kasuetan, Batasuneko zinegotziek euren bulegoa ireki dute, herritarrek EHNA eskaria egin dezaten bertan”. Azpeitian, martxoan ikusiko da Udalean zer erabakitzen den Bai Euskal Herriari ekimenak aurkeztuko duen mozioaren inguruan.
|