Baitek elkartea sendotzen dihardu
Enekoitz Esnaola
Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak sendotze lanetan dihardu. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia dela-eta Azpeitiko Udalari egina dion proposamenaren inguruan bilera bat izan da bi parteen artean —Udalak, oraingoz, ez dio ezer eskaini—, baina elkarteak ez dio horri soilik begiratzen, eta bazkide kanpainarekin aurrera segitzen du (berrehun ditu), elkartea bera barrura begira antolatzen ari da, eta bazkideen batzar bati begira pausoak ematen dihardu.
|