Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Otsaila »  Iritzia »  Azpeitiko ura

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Azketako ude

Azpeitiko urak, urtegitik iturrira

Ainhoa Odriozola

Lerro batzuk idatzi behar eta... ezin bururatu gai aproposik. Behin aukera eta ezin otu kontatzeko ezer interesgarririk. Nola izaten diren gauzak... sudur puntan eduki eta ezin ikusi. Zer hobeago atal honetarako, urarekin lotutako gaia jorratzea baino, Azpeitian kontsumitzen dugun uraren inguruan aritzea adibidez. Bai, H2O... iturria ireki eta miraria bailitzan ateratzen den likido soil eta xumea.

Unibertsitaterako lan bat egin beharrak, Azpeitiko uraren zikloko instalakuntzak bisitatzeko parada eskaini dit; Nuarbeko urtegia, Oņatz bideko tratalekua eta Lasaoko araztegia. Interesgarria eta gomendagarria edonorentzat.

Aitortu gai honekiko nire ardura, iturria ireki eta ura ikusteaz bat amaitzen zela. Konprenitzekoa, beraz, nire harridura, urak pasatu behar duen ibilbide konplikatua ikusi nuenean. Azpeitiarrok etxeetan ur edangarria izan dezagun, eta gure ur hondakinak ibaira txukun itzul daitezen, prozesu luzea eta zehatza behar du urak, eskatzen dituen egitura, langile, produktu, instalakuntza... ahaztu gabe.

Honekin lotuta datu esanguratsu bat: Azpeitian biztanleko eta eguneko 300 litroko bataz besteko kontsumoa dugu (Etxe eta industria kontsumoa barne). Ez zait erraza egiten horrelako kantitatea irudikatzea: bainuontzia urez beteta agian, edo 300 tetrabrik iladan txukun-txukun jarrita, supermerkatuetan bezala. Zenbaki potoloa nolanahi ere.

Gure paisaia berdeak ikusita, ezin esan ur eskasian gaudenik, baina, Nuarbeko urtegia gutxieneko historikoan omen dago. Ez dakit irakurleok zer pentsatuko duzuen, niri lan hau egin ondoren, baso bat ur edateko iturria irekitzea ez zait hain sinplea iruditzen, eta, 300 litroko kupoa buruan, komuneko bonba botatzea zer esanik ez.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak