Inkestie
Herrian oinez edo autoz, zer modu uste duzu dela egokiena?
|
|
Aitor Pui (Ikaslea).
|
|
Aitor Pui (ikaslea)
“Herri barruan oinez edo bizikletaz ibiltzea da egokiena. Bostehun metroko distantzia egiteko oinez ibili beharko litzateke, gero herritik kanpo, Donostira-edo joan behar baldin bada, beste garraiobideren bat hartu beharko da, baina herri barruan ibiltzeko ez dago autoa hartu beharrik. Autoek herrian traba besterik ez dute egiten. Ni alkatea banintz ez nieke utziko autoei herrian sartu ere egiten”.
Faustino Azpiazu (jubilatua)
“Orain autorik ez daukat eta oinez ibili behar. 82 urte dauzkat eta karneta kenduta daukat, neuk ere nahiago orain karnetik ez izatea. Kalean auto gehiegi dago”.
Olatz Agirre (ikaslea)
“Oinez ibiltzen naiz eta herrian ibiltzeko modu egokiena da. Kalean autoz ibiltzeko, herri barruan sartzeko eta aparkatzeko gaizki dago”.
Joseba Egibar (langilea)
“Nik uste batzuetan oinez eta beste batzuetan autoz ibiltzea dela egokiena. Ni, hala ere, beti autoz ibiltzen naiz. Baina autoz ibiltzeko aparkaleku oso gutxi dago eta munizipalak edonon aparkatzen ere ez dute uzten askotan”.
Maite Aranburu (dendaria)
“Herrian oinez ibiltzea da egokiena. Autoarekin kalera irtenez gero ia atzera autoa etxe ondoan aparkatu beharra izaten dut. Izan ere, herrian eta kalean batez ere, autoa aparkatzeko leku askorik ez baita izaten eta aparkalekuak ere berez gutxi daude”.
Arantxa Arruti (dietista)
“Herri barruan ibiltzeko modu egokiena oinez ibiltzea dela uste dut. Azpeitia ez da hain herri handia ere herrian bertan autoz ibiltzeko batetik bestera. Metro gutxi batzuk egiteko ez dut uste autoa hartu beharrik izaten denik”.
|