Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Otsaila »  Hantxe bertan

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hantxe bertan : Urrategi Alberdi (Borondatezko lankidie Dominikar Errepublikan)

“Hemengo kontuek horkuek akordatzen zizkiñabe”

Nerea Uranga

Pueblo Viejoi bagiratue: Dominikar Errepublikan dao, hegoaldien. Haititik gertu. Azua probintziyen. Bost mille lagun bizi die Pueblo Viejo herriyen. Nekazaritzan ta abeltzaintzan egiten debe geyenek lan. Gaztelerie da hizkuntza nagusiye. Erlijiyue: katolikue (%95a) ta bestiek (%5a).

 

Urtebete da Urrategi Alberdi Dominikar Errepublika jun zana. Bertako parroki sortu berriyei bultzada bat ematekotan jun zan. E-mailez egon gea harekin elkarrizketa hontako.

Hor zerek harritu hau geyen?

Oindik’e egunero harritzen nauena zeruen edertasune den, eguzkiye sartzeakuen ta erteteakuen batipet. Lehenen egunien aireportutik atea ta bidien zeruei beire jun nitunan.

Ze lan eiten den hor?

Gure eitekue ez den ezer ezartzie, baizik bertakuei animue eo bultzadatxue ematie herriye altxa dezaten, esna daitezen. Hortarako, heziketie ezinbestekue dala uste diñeu guk eta haiek. Hemen gaudenetik alfabetatze proiektue bultzau diñeu. La Terreran ahuntzek hazteko elkartie’re sortu den ta Pueblo Viejon’e holako bat sortzekotan ditun. Oin aztertzen ai gaitun nola lortu tailerrak, forumek eta abar antolatzeko gunie osatzie. Prozesu makala den, baño merezi dulakoan natxion.

Ta lanetik kanpo denbora librien ze eiten den?

Egun bat hartzen saiatzen gaitun geure kontuetako, baño ez den erreza bereiztie denbora librie ta lana. Bueno, lau egun hartu nizkiñen Duarte mendire juteko, ta Yoba hemengo lagun bat ta biyok elkarte batekuekin jun gitunan.

Azpeitiyekin akordatzen al haiz?

Asko, baita jendiekin’e. Hemengo kontuek horkuek akordarazten nizkiñabe. Saiatzen naun karta bidez harremana mantentzen. Horko berri eskutitz eta aldizkayen bidez jasotzen diñet, Uztarria, Maxixatzen eta Danbolin jasotzen dizkiñet ta. Elkarri-n aldizkaye’re jasotzen diñet, eta aipau oso interesgarriye iruitzen zaitela bultzatzen ai dan Bake Konferentziye.

Orduen egunero hemengue goguen?

Gelie mendiko argazkiz beteta zaukenat, ahizpek bialdute geyenak. Lagun batek Xoxoteko izoztegiyen irudiye bialdu zien, ta beste batek baso ear batena.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak