Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Otsaila »  Fisika

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Fisika : Gorka Azkune (Ikaslea eta fisika zalea)

Fisika aztertzea afizio duena

Nerea Uranga

‘Super soken’ inguruko lana egin du Gorka Azkunek eta CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako VIII. Sariketan bigarren saria jaso berri du.

Gorka Azkune, CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgazioko bigarren sariarekin
Gorka Azkune, CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgazioko bigarren sariarekin.    (Nerea Uranga)

Fisika afizio duen gaztea da Gorka Azkune. 19 urte ditu eta informatika ikasten ari da. Fisika afizio, irakurtzea bezalaxe. Azken afizio horren bidez jaso du fisikari buruzko jakituria, dibulgazioko liburuak irakurriz alegia. Baina ez ditu fisikari buruzkoak soilik irakurtzen; “harrapatzen ditudan liburu guztiak leitzen ditut: eleberriak, filosofiakoak...”.

Liburuetatik ikasi du Super soken teoriaren inguruan; hala nola, Eta honetan sokak agertu ziren lana idatzi eta CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako VIII. Sarietara aurkeztu zuen. “Iaz beste lan bat aurkeztu nuen, erlatibitate bereziari buruzkoa. Iaz epaimahaikoek aipamen berezia egin zioten, eta horrek aurten ere bidaltzera animatu ninduen”. Eta bigarren saria jaso du.

Teoriari buruz zerbait irakurrita zeukan, baina teoria horren inguruko liburuak udan aurkitu zituen Ameriketako Estatu Batuetan. “Batxilergoan notak ateratzeagatik sari bat jaso nuen, Bostonen hilabete pasatzeko aukera ematen zidan sariak, eta han topatu ditut teoria honi buruzko liburuak, oso ondo idatziak”. Teoriaren asmoak, fisikan aske gelditzen diren soka mutur guztiak lotzea da, eta azkenean formula bat lortzea unibertso osoaren historia azalduko lukeena. “Fisika oso-osoa formula batean sintetizatzen du, eta asmoa fisikaren azken teoria izatea da”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak