Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 23,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Otsaila »  Bertsolaritza »  Ikuspuntuak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Bertsolaritza

Azpeitiar partaideen ikuspuntuak

Ruben Gorrotxategi (18 urte)
Ruben Gorrotxategi (18 urte).  “Eskolartekotik salto handi samarra izango da niretzako. Maila altua dago Erniarraitz sariketan. Hala ere, esperientzia polita izango dela uste dut, baina hori bai, sufritu egin beharko dugu”. 
Beñat Lizaso (19 urte)
Beñat Lizaso (19 urte).  “Sariketa ederra izango da, baina guk zail samarra izango dugu. Maila handia dago, Jokinekin eta zarauztarrekin. Pixka bat saiatu eta hiztegiari ere errepaso bat eman beharko diogu hitz berriak ikasteko”. 
Leire Ostolaza (23 urte)
Leire Ostolaza (23 urte).  “Animatuta nago gazteen Erniarraitz sariketarako. Sariketa bertso eskolan jarduteko eta motibazio bat izango da. Gainera, geuk antolatu izanak motibazio handiagoa ematen du. Bertsotan saiatuko gara”. 
Haritz Etxeberria (21 urte)
Haritz Etxeberria (21 urte).  “Sariketa hau etxekoa bezala denez, kantatzera aterako naiz. Gazteak bultzatzeko txapelketa da eta oihartzuna hartzen badu, zerbait izango da, Urolaldeko gazteak eta bertso giroa bultzatuko ditu”. 
Urko Egaña (22 urte)
Urko Egaña (22 urte).  “Gogo pixka bat badut sariketarako, aspaldian Azpeitia inguruan kantatu gabe nago eta. Orain Gasteizen ari naiz ikasten, eta hango bertso eskolan ari naiz. Jende ona dago sariketan, bai Zarautzetik, baita Azpeitia aldetik ere”. 
Jokin Uranga (21 urte)
Jokin Uranga (21 urte).  “Erniarraitz sariketa hau, oso sariketa polita izango dela uste dut. Hamasei bertsolarik parte hartuko dugu, eta tartean indartsuak daude, zarauztarrak eta itziartarrak esaterako. Sariketa hau bukatu eta laster Osinalde sariketa edukiko dut”.  

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak