|
|
|
Elkarrizketa
: Txomin Larrañaga (Sokamutila)
Festa zale amorratua
Txomin Larrañaga hainbat jai antolatzeko lana egindakoa da, eta, batik bat, Inauterietan. Adibidez, kaldereroak Inauterietan uztartzeko lana egin izan du, Sarriegik konposatutako kantuak herriratu eta haurrekin eta helduekin kaleratuz, “Sarriegik kanta batzuk konposatuak zituen, oso kanta politak, justu kaldererotarako”. Mozorrotu eta koadrilarekin batera hainbat alditan desfilean ateratakoa ere bada. Baina Txominen ustez, jendeak orain urte batzuetatik hona jaietan parte hartzeari utzi egin dio. “Festaren inguruan jendearen mentalitatea aldatu egin da. Lehen jaietan ezer askorik ez zenean egoten, jendea prestatzen zen gauzak antolatzeko eta lanerako. Orain dena dago, eta jendea ez dago prest lanerako.”
|