Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Otsaila »  Elkarrizketa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketa : Txomin Larrañaga (Sokamutila)

“Sokamutil izateari utziko diot, baina ez sokamuturrari”

Nerea Uranga

25 urte egingo ditu aurtengo Inauterietan sokamutil bezala. Eta aurten bertan utziko dio sokamutil izateari.

 

Festa eta zezenzalea da Txomin Larrañaga. Eta zezenzaletasunagatik hasi zen orain 25 urteko Inauterietan sokamutil lanetan. Jarduera hori utzi bezperatan izan gara harekin.

25 urte hauetan zertan aldatu da sokamutilaren lana?

Inor ez da destakatu bat bestearengatik. Gauzak aldatu badira egoera aldatu delako izan da. Jaiegun gehiago dira, eta, beraz, lana aldatu egin da, baina jende gehiago gaude, material aldetik aukera handiagoa dago. Bstetik, kaleetan aldaketa handiak izan dira, lehen Azpeitian ez zelako karrerarik ixten; lehen herrian bi edo hiru izaten ziren itxita eta beste guztiak irekita izaten ziren.

Zeu nolatan hasi zinen sokamutil?

Azpeitian oso zaleak gara sokamuturrean, eta neu prest azaldu nintzen.

Zaletasuna orain bera al da?

Azpeitian beti izan gara zaleak eta denak harritu egiten dira, batik bat ganadu zaleak, hainbeste orduan ez delako sokamuturra beste inon izaten eta jendearen partehartzea izugarria delako. Gainera, festarik merkeena da. Edozein musika taldek gehiago kobratzen du. Ikusi besterik ez dago zenbat jende ibiltzen den zezenean hainbeste ordutan.

Aurtengoa omen duzu azkeneko urtea sokamutil bezala...

Bai, aurtengoa izango dut azkena; aurtengoa egin eta uzteko asmoa daukat. Dagoeneko 25 urte dira eta jende berria ere badator. Baina sokamuturrean segitzeko asmoa dut. Semeak berak ere zaletasuna badakarki. Hori etorri egiten da; gure etxean guztiok izan dugu zezenetarako zaletasuna.

Sokamuturrak jaiak herrikoiago egiten al ditu?

Sokamuturra da herriko jendearen partehartze handiena duen ekitaldia.

Anekdotaren bat..

Lehen, soka jasotzeko, mataderoko karroa erabiltzen genuen, eta sokamuturra bukatzen zenean zezen-plazara eramaten genuen materiala. Karroarekin kaletik oihuka pasatzen ginen, gurpilek izugarrizko zarata ateratzen zuen, uztaia burdinezkoa baitzuten. Tabernak gainezka egoten ziren eta jendea sustoarekin tabernara sartzen zen. Behin gogoratzen naiz, hartu zuen sustoarekin nola gizon bat muturrezka erori zen. Hori grabatuta daukat buruan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak