|
|
|
Atzera begira
: Manolo San Juan
Urte askotako lanaren saria
Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundearen ekimenez sortutako epaimahaiak, aurtengo Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren Diploma Manolo San Juan tailagileari ematea erabaki du. Diploma urtarrilaren 25ean jaso zuen, Bazkundeak Donostian duen egoitzan, hain zuzen ere. Sari hauek 1991. urtean eman ziren lehenengo aldiz, eta harrezkero urtero-urtero banatu dituzte. Diploma honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, artisauen lana saritzea, eta, bestetik, kultur tradizioan era honetako lanbideek duten aberastasuna azpimarratzea.
|