Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Otsaila »  Kultura

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kultura

Taldeak, kultura eta herria lotuz

Idoia Mendizabal

Otsailean eta martxoan I. Kulturaldia antolatuko dute Uztarriako taldeek, eta aurrera begira gogoeta bultzatuko dute.

Kultur etxeak Basazabalen behar du
Kultur etxeak Basazabalen behar du.   

Uztarria Kultur Koordinadorako taldeak herriko kultur dinamika pizteko lanean hasi dira elkarrekin —AEK-k, Argazki Elkarteak, Azpeitian Gazteok Zer?-ek, EHEk, Erniarraitz Bertso Eskolak, Hau da! Kultur El-karteak, Kitarrista Taldeak, Lakrikun Antzerki Taldeak, Orkatz Kultur Elkarteak, Urrestillako eta Zubi Zaharreko rock taldeek, eta Zaharra Berri Elkarteko kultura arloak osatzen dute koordinadora—.

Koordinadoraren arabera, “Uztarriako taldeok gogoeta egin dugu azken hilabeteotan, eta kezkatuta gaude, herriko kultur dinamika eta partehartzea nahikoa ahul daudelako”. Horregatik, hainbat arlotan egingo dute lan talde guztiek batera.

Hasteko, otsailaren 23tik martxoaren 17ra Azpeitiko I. Kulturaldia antolatu du Uztarriak. Hilabete horretan musika kontzertuak, antzerkia, poesia, bertsolaritza, herriko egoerari lotutako hitzaldiak, txalaparta emanaldia, artisautza azoka, erakusketa bat eta abar izango dira herrian. Kulturaldiko ekitaldi asko kalean eta tabernetan egingo dira. “Izan ere, herriko egoera, lokal aldetik, nahiko eskasa da”, gogorarazi dute taldeek. Bide horretatik, berriro kultur etxearen aldeko proposamena egin dio Uztarriak Udalari, eta harekin elkarlana bilatzeko prest agertu da koordinadora.

Taldeei begira ikastaro batzuk ere antolatuko ditu Uztarriak. “Taldeen beraien esku dago herriko dinamika piztea, eta horretarako formakuntza oso garrantzitsua da”. Diseinu grafikoari eta talde dinamikari lotutakoak ikasi ahal izango dituzte aurten.

HAUSNARKETA LANA. “Herriko egoera ez da egokiena, eta horretaz hausnartu egin behar dugu denok ere”, diote, horretaz gain, taldeek. Horregatik, Kulturaldia eta gero kulturaren eta partehartzearen inguruko hausnarketa lana bultzatuko dute herrian. “Taldeen funtzioaren inguruan, partehartzearen inguruan, herrian sortzen eta kontsumitzen den kulturaren inguru-an... gogoeta bultzatuko dugu”. Horretarako taldeei begira inkestak eta eztabaidak egingo dituzte, eta jardunaldiak ere antolatuko dituzte.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak