Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Otsaila »  Kultura »  Proposamena

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kultura

Uztarriaren proposamena (berriro) kultur etxeari buruz

 

Uztarria Kultur Koordinadorako taldeak 1997- ko urrian bildu ziren lehen aldiz (artean sortzeke zen Uztarria), herriko diagnostikoa elkarrekin egin eta konponbideak planteiatzeko. Herrian lokal aldetik egoera eskasa zegoen orduan, eta gaur ere halaxe dago. Uztarriako taldeon iritziz beharrezkoa da herrian kultur etxe bat, eta kultur etxe horri arina eta zabala izatea funtzionamendu eta izaera aldetik. Hauxe da 1999ko martxoan Uztarriak eginiko proposamenaren laburpena:

BASAZABALEN. Kultur etxea Enparan kalean dagoen Basazabal jauregian kokatu behar da, 1984-1987ko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Ekipamenduen Programa-n aurreikusita dagoen bezala.

JABETZA. Azpeitiko Udalarena izango da Basazabal Kultur Etxea.

GASTUAK. Obrako eta beste gastu guztiak erakunde publikoen kontu joango dira. Azpeitiko Udalak ere dirua inbertitu beharko luke berriro —lehen ere milioi pe-zeta batzuk gastatu ditu etxe horretan—.

TALDEEN LANA. Taldeak ezinbestekoak dira Azpeitirako, eta Udalak herriko taldeen lana errekonozitu egin behar du. Taldeok ez dira talde pribatu, irabazpide ekonomikorik gabe borondatez herriarentzat lana egiten duten taldeak baizik.

ESTATUTUAK. Herriko talde guztiek ere parte hartuko dute kultur etxeko estatutuak zehazterakoan. Eztabaidako partaide guztien arteko kontsentsua lortu behar da.

IZAERA ZABALA. Kultur etxeak oso izaera zabala edukiko du. Herritar guztiek izango dute bertan biltzeko, zerbait antolatzeko eta parte hartzeko eskubidea.

FUNTZIONAMENDUA. Kultur etxeko eguneroko funtzionamendua arina izango da (ordutegi aldetik, burokrazia aldetik...).

AZPIEGITURA. Etxe handia da Basazabal (probetxuko 1.026 metro karratu ditu, lau solairutan banatuta) eta, beraz, gero aberatsa izango da azpiegitura aldetik. Taldeei galdetuko zaie zer-nolako aretoak behar diren kultur etxean (erakusketa aretoa, hitzaldi-eztabaida aretoa, ikusentzuneko aretoa, informazio-komunikazioa aretoa, egonaldi aretoa, tailerrak —argazki laboratorioa, eskulangintza, antzerkia—...), eta zer-nolako materiala behar den (ordenagailuak...).

ANTOLAKETA TALDEA. Kultur etxea irekitakoan Antolaketa Taldea sortuko da, eta bera arduratuko da kudeaketaz. Herriko taldeetako ordezkariak eta Udaleko ordezkariak egongo dira bertan. Talde horrek erabakiko du nola eta noiz egingo diren barruko eta kanpoko produkzioari begirako plangintzak eta ekitaldiak.

DIRU LAGUNTZA. Udalak, Kultura Batzordearen bitartez, urtean horrenbesteko diru laguntza emango dio kultur etxeko Antolaketa Taldeari. Udalak urtean hainbat aldiz kultur etxeko diru kontuak nola doazen ikusi ahal izango du.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak