|
|
|
Erreportaia
: Literatura
Liburu historiko bat prestatzen
Gaztetan Bilbon zela poesiara jo zuen Anastasio Esnaolak, eta Lore Jokoetan aurkeztu zuen lantxo bat, baita saria irabazi ere. Geroztik idatzi izan ditu artikuluak Arantzazu, Goiz-Argi, Arantzazuko Egutegia edota Jakin argitalpenetan, baina bere proiekturik handienari orain heldu dio, Uztarriak aurrera dezakeenez liburu historiko bat prestatzen ari delako. Ameriketan kokaturikoa izango da, eta Arantzazurekin zerikusi handia edukiko du. Pazientziarekin hartu du egitasmoa, biltzen dituen idatziak fidagarriak direla frogatzeko betiere.
|